DMD-DHEk eutanasiari buruzko legea ezartzeko proposamenak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Prensa DMDEuskadi, Notas de prensa, Noticias

  • Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartearen ordezkariak Osasuneko Sailburuarekin eta haren saileko zenbait kiderekin bildu dira, ekainaren 25ean indarrean sartuko den eutanasia azkar eta eraginkortasunez ezartzen laguntzeko hainbat neurri azaltzeko

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea (DMD-DHE Euskadi) erakundeko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Sailburuarekin eta bere taldeko zenbait kiderekin bildu dira, eutanasiari buruzko legea azkar eta eraginkortasunez ezartzen lagunduko duten zenbait proposamen aurkezteko.

Martxoaren 18an Diputatuen Kongresuak Eutanasia Arautzeko Lege Organikoa onartu zuen, eta ekainaren 25ean sartuko da indarrean. Data horretatik aurrera, baldintzak betetzen dituen edonork bere heriotza aurreratzeko laguntza medikoa jasotzeko eskatu  ahal izango du.

Ezinbestekoa da, legea indarrean jarri baino lehen, administrazioek zenbait neurri abian jartzea, pazienteek eta osasun-arloko profesionalek Legeak ezartzen dituen eskakizunak bete ahal izan ditzaten.

“Eutanasia legeztatzea oso albiste ona da, baina orain Eusko Jaurlaritzak bere eginkizuna bete behar du eskubide eraginkorra izan dadin», azaldu du Concha Castells DMD-DHEko presidenteak. «Gure elkartea, eskubide berri hori normaltasunez gauzatu ahal izateko, behar den guztian laguntzeko prest dago».

DMD-DHEk Legearen eremu gehienekin lotutako proposamenak aurkeztu ditu. Dokumentuak honako hauei buruzko proposamenak jasotzen ditu: tramitazioa eta prozedurak, osasun-langileen zeregina eta prestakuntza, kontzientzia-eragozpenaren erregulazioa, Berme eta Ebaluazio Batzordearen sorrera eta lana, eta aurretiazko borondateen dokumentuaren zeregina. Dokumentu osoa kontsulta daiteke, neurri guztiekin, helbide honetan: https://derechoamorir.org/wp-content/uploads/2021/04/DMD-DHE_LORE-Euskadi_eus.pdf

Comparte este artículo